Petronorren Osasun eta Lan Segurtasun Kudeaketa Sistemak berriro ere merezi izan du Lloyd’s Register Quality Assurance delakoak eskaini ohi duen Onespen Ziurtagiria.
Osasun eta Lan Segurtasun Kukeaketa Sistema hau petrolio-findegietako jarduerari ezarri ohi zaio, diseinua zein garapena tarteko, era bateko nahiz besteko ekoizpen-lanetan. Beti ere aldez aurretik finkatutako prozeduretan oinarritua eta sail guztien laguntza teknikoaz.
OHSAS 18001:1999 delakoari zegokion LQRAren lehendabiziko Ziurtagiria 2006ko martxoaren 21ean egin zen (2009ko martxoaren 20ra arte).
Lehen (ber)ziurtagiria (uste baino lehenago, 2007ko arautegiak 1999koa gainditu zuenez gero), OHSAS 18001:2007 alegia, 2008ko urriaren 1etik 2011ko irailaren 30era arte egin zen.
Eta bigarren (ber)ziurtagiria urriaren 1etik aurrera dago indarrean, hurrengoa 2014ko urriaren 30ean egin arte.