Zierbena Eguna, honela deitzen zaio Zierbena Abantotik banandu zeneko egunari. Zierbenatarrak Udaletxeko plazara gerturatu ziren atzo, orain dela 19 urte gertatu zen hura gogorarazteko. Marce Elorza alkateak egun hau “gure herri auzokidearekiko errespetu osoz” ospatzea eskatu zuen.
Goizeko 11etatik gaueko 21:30ak arte hainbat ekintza bildu ditu jai-programak, alegia: trikitixa, Berdantza abesbatzaren emanaldia, hamaiketakoa, haurrentzako jokoak, euskal dantzak, parrillada fanfarriarekin, Irrintziren kontzertua, suak… Hunkigarriena Ikurriñaren jasotzea Jose Luis Herreriasen eskutik (Zierbena Arraun Taldearen presidentea) eta ohorezko aurreskua.
Zierbenatarrentzako egun esanguratsua, errespetuz betea, alaia, jai eguna.
Argazkiak, hemen.