Borja Liaño alkatea, Cesar Gallo Repsol Fundazioaren lehendakariordea eta Victor Perez de Gezuraga Petronorreko zuzendari nagusia bertan zeudela, gaur goizean Muskizko Udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan Lanbide Heziketako 27 beka eman zaizkie udalerriko gazteei. 2011-2012 ikasturteari dagozkio.
Beka-programarako deialdia Repsol fundazioak eta Petronorrek batera egiten dute eta bere helburua Muskiz, Abanto-Zierbena eta Zierbenako udalerrietan egoiliarren artean Lanbide Heziketaren ikasketak sustatzea da. Laugarren edizio honetan 51 gaztek lortu dute: Muskizko 27k, Abanto-Zierbenako 18k eta Zierbenako 6k. Horiek guztiak Lanbide Heziketaren hainbat mailatan matrikulatuak daude, Petronorrek eskatzen dituen espezialitateetan hain zuzen ere.
Muskizen kasu zehatzean, 2008. urtean 25 beka eman ziren, 2009. urtean 28, 2010ean 36 eta aurtengo ikasturtean 27.
2011-2012 ikasturterako emandako beken zenbatekoa 1.500 €-koa da Erdi Graduko hezkuntza-zikloetan, eta 3.000 €-koa, berriz, Goi Graduko zikloetan. Gainera, ziklo bakoitzeko bi ikaslerik onenei mila euroko beste bonus bana ezarriko zaie euren ahaleginaren ezaugarri. Horretara, oro har, aurrekontua 145.000 € bestekoa izango da. Horrez gainera, aurtengo edizioan beken %5a minusbaliotasunen bat duten ikasleentzak erreserbatu da.
Aurrekontu irekia duen programa da eta jarraipen-bokazioa du, gazteen artean Lanbide Heziketa sustatzera bideratutakoa. Aurrekoari eutsiz, geroz eta gazte gehiagok ikasketa horiek hauta ditzaten konfiantza izan behar da.
Berriz ere, beka-planak hiru helburu ditu:
1. Lehenik eta behin, berehalako helburu bezala, aldez aurretik Lanbide Heziketa suspertzea da eta, zehatz-mehatz esanda, fintze-jarduerak eskatzen dituen espezialitateetan gauzatzea erabaki duten Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalerrietako gazteei ikasketak amaitzeko erraztasunak ematea.
2. Hiru udalerrietan Lanbide Heziketa bultzatzea eta oraindik ikasketak erabaki ez dituzten ikasleen artean aukera hori sustatzea.
3. Dei berezia emakumeak diren gazteentzat; izan ere, teknologia berriak garatu eta ezagutza-gizarteari erantsi zaizkienetik, Lanbide Heziketa, orokorrean, eta fintze-jarduera, bereziki, ia gehien-gehienbat gizonezkoen lan-eremuaren diziplinak izateari utzi diote. Lehenengo urtean 4 neska izan ziren, 2009. urtean 9, 2010ean 15 eta aurten 2 izan dira beka lortu dutenak.
Muskizen, 2011ko azaroaren 2an