Petronorrek jakinerazi nahi du bigarren plantako N2 Nafta Desulfurazio Unitatea eta lehen plantako Platformatu P1 Unitatea abian jartzeari ekin zaiela.
Lanok irauten duten bitartean daitekeena da zuzitako garra lantzean behin edo tarteka-marteka handitzea, inondik ere ezelango arriskurik izango ez den arren findegi-barruan nahiz inguruan.
Eragozpenik saihestu ahal izateko, aldez aurretik erabakitako arauak betetzeaz gainera, etenik gabe kontrolatuko dira isuriak eta atmosferara kanporatu daitezkeenak murriztuko.
Erabaki hauek adierazi zaizkio honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.