Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak “Zuhaitzak” liburua aurkeztu zuen atzo Ibaiganen, egilearekin batera. Fernando Pedro Perez Galtzeko Arriskuan dauden Espezieen Babeserako Elkartearen (ADEVE) zuzendariak Euskal Herriko zuhaitzak bildu ditu liburu honetan.
“Zuhaitzak” Petronorren argitaratze-lanen barruan kokatzen da. Esaterako, “Itxaskaria”, Euskal Herriaz eta itsasoaz, eta bertako hegaztiez, arrainez zein hondartzez egindako monografikoak tarteko, besteak beste. Oraingo honetan, “Basoen Nazioarteko Urtea” dela eta, zuhaitzak ditugu argitalpen berriaren protagonista nagusi.
Hala ere, Petronorrek baso-ondasunaren defentsan duen konpromisoa ez da berria. “10 urte pasatu dira Konpainiak Petronor 2001 proiektua abian jarri zuenetik, Findegiaren inguruan zuhaitz-gerrikoa egiteko helburuaz” azaldu zuen Perez de Gezuragak. Ondorioz, 10.000 zuhaitz landatu izan dira 131.640€-ko aurrekontuaz.
Bideoa, hemen.