Petronorren 2012ko egutegia prest dago. Aurtengoa laugarrena da eta 8.000 ale banatu dira Abanton, Muskizen eta Zierbenan, findegiko langileei emandakoez gainera.
Petronorrek inguruko 40 kultura eta kirol elkarte baino gehiago babesten ditu eta urtero horietako hamabi protagonista nagusi bilakatu. Aurten, Athleticez gainera, Muskizko Taekwondo Klubaren, Gallartako Erretiratu Elkartearen eta Bodegon abesbatzaren txanda izan da. Talde hauez gainera, Petronorrek babesten dituen kirol ekintzak ere leku aproposa merezi izan dute 2012ko egutegian: Euskal Herriko herriarteko esku pilota txapelketaren finala, Athletic Klubaren hondartza futbol txapelketa, Zierbenako Atletismo Familia-lasterketa, Bizkaiko Itzulia, Petronor-Muskiz Futbol Kanpusa, Estropadetako Petronor Ikurrina eta Lanbide Heziketako beken emanaldia.
Ekintzaz eta jardueraz betetako urtearen islada 12 hilabetetan banaturik, 2012an ez ahazteko.