Idoia Zenarruzabeitia, Marina Serrano eta Josep Maria Guinart Energiaren Batzorde Nazionaleko kontseilariek Findegiko instalazioak bisitatu zituzten atzo, Josu Jon Imaz Petronorren lehendakariaren eta Victor Perez de Gezuraga zuzendari nagusiaren eskutik.
Kontseilariek Findegiaren jardueraren berri zehatza jaso zuten, baita Fuelolioa Murrizteko Unitate berria zertan den bertatik bertara ikusi ere. Gainera, Petronorrentzat segurtasuna, ingumen-zainketa, etengabeko inbertsioak eta hobekuntzak zein garrantzitsuak diren ezagutu zuten. Ondoren, Findegian barrena abiatu ziren.