Petronorrek “Marcelo Gangoiti Urrutia” liburua aurkeztu zuen atzo, eragile muskiztarraren jaiotzaren mendeurrena dela eta egindako lehen biografia. Fidel Presa idazlea eta Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusia bertan izan ziren, besteak beste, Muskizek hainbeste zor dion gizonari behar bezalako omenaldia eskaintzeko.
Ohorezko ekintza hau Somorrostro Irakas-guneko Suberri eraikuntzan izan zen. Han bildu ziren guztiek esker oneko hitzak eskaini zizkioten On Marcelori. Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusia, Angel Maria Unzueta elizabarrutiko bikari nagusia, Borja Liaño Muskizko alkatea, Javier Retegi Mondragoneko Goi Eskola Politeknikoaren zuzendari ohia, Txomin Bargos Somorrostro Irakas-guneko irakaslea eta Antonio Gallarreta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapen Saileko zuzendari ohia apaizari zioten maitasuna azaldu zuten, honako era honetan: pertsona konprometitua, maitatua, argia, saiatua, apala, jatorra, adeitsua, langilea eta miresgarria.
Victor Perez de Gezuragak esan bezala, “gaur egun Muskiz beste edozer gauza izango litzateken Marcelo Gangoitiren bizitzaren eta ezinbesteko erronkaren kemena izan ez balu”. Era berean, esan ere esan zuen “Muskiz Petronorrik gabe ezin” dela imajinatu. Petronorren zuzendari nagusiak hitzaldia amaitu zuen adierazten: hobe litzatekeela “elkartzen gaituzten arloetan pentsatzea aldentzen gaituztenetan baino”.
Fidel Presak, bere aldetik, “aniztzat” jo zuen berak burututako biografia: “lehendabizi Marcelo Gangoiti berari zuzendua; gero, harekin lan egin zutenei eta ondotik etorri zirenei eskainia eta, azkenik, aurrera atera zen obrari egokitua”. Horrez gainera, honako hau azaldu zuen: “On Marceloren historia indartsua eta eredugarria da Muskizen, behingoz idatziz uztea merezi duena guztion gomutagarri izan dadin, gizon modernoa izan zenez gero bere mezuak indarrean jarraitzen baitu”.
Bizkaiko Argia eta Muskizko Seme Kutun izanik, apaizari eskainitako aitorpen hauen emanaldia bergogoratu zen, eta nolabaiteko era sinbolikoaz Juan Manuel Seco Somorrostro Irakas-guneko zuzendariak aktak jaso zituen eskolak gorde ditzan. Gainera, On Marceloren omenezko hormairudia agertarazi zen, bere senak eta izanak hurrengo belaunaldien oroitzapenetan iraun dezaten.
Argazkiak, hemen.