Muskizen “Marcelo Gangoiti Urrutia” liburua etxerik etxe banatu da aste honetan. Fidel Presak idatzia eta Petronorrek argitaratua, Somorrostro Irakas-gunearen sortzailearen omenez egindako biografia da, bere jaiotzaren mendeurrena dela eta.
Liburuak on Marceloren bizitza biltzen du, 1941an Mungiatik Muskizera meatzaldeko herria eraldatzera etorri zen apaizarena. Fidel Presak, liburaren idazleak, garaiz aurreratu zen pertsona zela dio, modernoa, oraindik ere indarrean jarraitzen duen mezuarekin, langilea, nekaezina, argia, muskiztarren bizimodua hobetzeko orohar eta gazteen prestakuntza areagotzeko buru belarri aritu zena. Gaur egungo Muskiz Marcelo Gangoitiren ahaleginaren eta kemenaren fruitu edo ondorio besterik ez da.
Biografia honen bitartez Petronorrek omenaldia egin nahi izan dio on Marcelori. 2.500 ale banatu dira Muskizen beronen lanak guztion oroitzapenetan iraun dezan.