Repsol Fundazioak “Integrazioaren aldeko martxa” antolatuko du Bilbon otsailaren 12an, igandez. “Parte hartu eta basotu” goiburuaz, honako ekintza honek pertsona ezgaituen integrazioa eta ingurumenaren berreskuratze eta zainketa eragin nahi ditu.
Ibilaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da Ramon de la Sota kaian (Itsas Museoaren alboan), eta 4 kilometro luze izango da. Izena ematea doakoa da eta webgunez edo martxa-egun berean egin ahal izango da. Edonork du parte hartzerik, ez dago adin mugarik, gizartea pertsona ezgaituen integrazioak duen garrantziaz jabetu dadin.
Repsol Fundazioak, kirol eta integrazio jardunaldi hauen barruan, ingurumenaren berreskuratze eta zainketa suspertu nahi du, garapen iraunkorreko eredua sustatuz.