Victor Perez de Gezuraga eta Fran Fernandez Petronorren zuzendari nagusiak eta zuzendariorde teknikoak parte hartu berri dute, Deustuko Unibertsitatean, “La Formación Continua en la Universidad, un puente hacia la empleabilidad” jardunaldian. Egitarau hau BIZKAILAB hitzarmenaren arabera eratu da, Deustuko Unibertsitatearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eraginez.
Gaur egungo krisialdiaren baitan lan-merkatua zertan den aztertu da jardunaldi honetan eta, hain zuzen ere, egungo egoera honetan lan-aukerak errazteko zein irakaskuntza-mota litzatekeen egokiena eta nolako giltzarriak eta beharrak diratekeen aproposenak. Honetaz guztiaz elkarrekin hausnarketa egin duten lan-taldeek hainbat proposamen jorratu dute lan-aukerak suspertzeko. Alegia: unibertsitatearen nahiz enpresen jokabidea eta pertsonen gaitasuna.
Jaurdunaldian esku hartu dute, besteak beste: enpresek, lanbide-elkargoek, lan-eskaleek zein lan-emaileek, aukera-agentziek eta hezkuntza alorreko pertsonek.