Natura eta energia-eraginkortasuna

Banan banan zenbatuak gero, 59 bezainbat izan ziren aurreko egunean Findegiaren gainetik multzoka hegan aritu izan ziren saiak. Gertaera ez da erabat berria. Izan ere, gutxi zein asko, lantzean behin jazo izaten den gertaera da, baina ez da inondik ere ohikoa horrenbeste hegazti handi elkarrekin ikustea. 59 sai benetan sai asko dira.

Adituei jaramonik egingo badiegu, hegazti hauek Karrantza aldetik etorri ohi dira. Ez dago batere garbi zergatik hurreratzen diren Somorrostro aran-ingurura, baina begi bistakoa da zergatik hurbiltzen diren Findegiraino bertaraino. Nonbait saiek antzematen dituzte tximinietatik isurtzen diren haize bero boladak eta, nolabait esateko, “energia-eraginkortasuna” lortu beharraren beharrez, isurien gainetik hegan egin ohi dute gorantzako joerez baliatzeko, ahalik eta ahaleginik urrienaz gora egiteko eta, behin behar duten maileraino heldu ostean, berriro ere Karrantza aldera abiatzeko.