Petronorrek Gallartako, Las Carreraseko, Muskizko eta Sanfuenteseko erretiratu elkarteen artean, maiatzaren 25an, Athletic eta Barçaren arteko Kopa finala ikusteko sarrera 2 eta bidai 2 zozketatu ditu. Felix Bouzas eta Cayetano Fernandez muskiztarrak izan dira saridunak.
Bi sarrerez gainera, Felixek eta Cayetanok bereganatu dute hegazkin joan-etorria, gaua ostatuan dena barne eta Athleticek Vicente Calderon inguruan jarriko duen esparrurako sarbidea.