Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak, Marce Elorza Zierbenako alkateak eta Jose Luis Herrerias Zierbena Arraun Elkartearen lehendakariak aurkeztu zuten atzo Petronorren XXIX. Ikurrina. Estropada larunbatean, ekainak 30, izango da, arratsaldeko 18:00etan.
Petronor Ikurrina San Miguel Ligarako puntuatzen duen lehen estropada da. Garaipena lortzeko borrokatuko duten 12 taldeek, zozketaz, hiru txandatan banatuko dira: Zumaia, Kaiku, Hondarribia eta Tiran Zierbenako estropadari hasiera emando diote, San Pedro, Astillero, Pedreña eta Zierbena bigarren txandan izango dira, eta Portugalete, Urdaibai, San Juan eta Castro hirugarrenean.
Aurtengo Petronor Ikurrina oso berezia da zierbenatarrentzat, arraun elitera bueltatu baitira. Marce Elorzak Petronorri eskerrak eman zizkion “1979tik Zierbena Arraun Elkartea laguntzeagatik eta 1984tik Petronor Ikurrina babesteagatik”. Victor Perez de Gezuraga bere aldetik, estropadaren 29. edizio honen garrantziaz mintzatu zen, Zierbena ACT-ra bueltatu baita. Horrez gainera, “Petronorrek Zierbenako arrauna babesten jarraitzeko” duen asmoa azpimarratu zuen. Azkenik, Txitok Zierbena, urte asko pasa ondoren, Kantauriko traineruekin lehiatzeko duen aukera honen esangura azaldu zuen, “orain hortxe mantendu behar gara”.
Bideoa, hemen.