Somogarden, 100 espezie baino gehiagoko lorategia

Somorrostro Irakas Guneak Ibilbide Botanikoa sortu berri du ikastetxean, lekuko gune berdeei ikuspegi didaktikoa emateko asmoz. Proiektua 2009an hasi zen eta Marcelo Gangoiti Ikasleen Guraso Elkartearen, Petronorren, Muskizko Udalaren zein Itsasmendikoi Derioko Nekazaritza Eskolaren laguntza izan du.

Bere 75.000 metro karratutan katalogatutako 100 zuhaitz eta zuhaixka espezie mota baino gehiago daude. Ibilbidean zehar ehun urtetik gorako zuhaitzak ikusi daitezke, garratzitsuena “Libanoko Zedroa”, ez baita alferrik Euskadiko Zuhaitz bitxi. Gehitu diren azkenak artelatza eta, eraso nuklearrari eusteko gauza den, ginkgo berezia izan dira. Gainerako espezieak izendatzearren, mota ezberdinetako haritzak, arteak, lizarrak, fruitu arbolak, palmondoak etabar aurkitu ditzakegu.

Proiektua ezagutu nahi baduzue honako webgunea bisitatu dezakezue  www.somogarden.com edo bisita gidatua hitzartu ondorengo emailaren bidez: marketing@somorrostro.com.

Proiektuaren sustatzaileei egindako elkarrizketa eta Somogardenen argazkiak, hemen.