Ehundaka motorzale Muskizko San Juan Zelaietan bildu ziren, asteburuan, herriko V. Motor Kontzentrazioaz gozatzeko.
Peña Motera Alienek antolatutako “Kanpaldia” ostiralean hasi eta atzo amaitu zen ekintzez betetako programarekin: motor erakusketa, sardina-jana, kontzertuak, motorrez egiteko ibilbideak, zozketak, bazkariak, jokoak, etabar.
Motor kontzentrazioa antolatzen den bostgarren urtea da, eta aurten ere Petronorren dirulaguntza izan du.
Argazkiak, hemen.