Mu

Muñatoneseko Gazteluak jendearentzat ateak zabalduko ditu bisita gidatuen bidez. Muskizko eraikin adierazgarri eta garrantzitsu hau ezagutu nahi duenak uztailaren 22tik irailaren 9ra bisitatu dezake.

Gaztelua, XIV. mendean eraikia, Bizkaiko arkitektura ondareko osagai bikainenetarikoa da, duen balio historiko aparta eta gaur arte iraun duten hondarren kalitatea nabarmenduz. Gainera, kanpoko harresien sistemagatik, gaztelutzat jo daitekeen Bizkaiko dorretxe bakarra da. 1944an Monumentu Historiko-artistiko eta 2001an Kultura Ondasuna aitortu zen, Lope Garcia de Salazar famatura loturiko, gaztelu honen ateak jendearentzat irekiko dira udan zehar.

Josune Ariztondo Foru Aldundiko Kultura diputatua, Borja Liaño eta Manu Tejada Muskizko eta Abanto-Zierbenako alkateak, hurrenez hurren, eta Fran Fernandez Petronorren zuzendariorde teknikoa honako Monumentu Multzorako ikustaldi gidatuak aurkezteaz arduratu ziren azto. Programa datorren igandean hasiko da, uztailaren 22an, eta udako igande guztietan zehar egingo da, irailaren 9rarte. Ordutegiari dagokionez, euskarazko bisitak 11:30etan izango dira eta erdarazkoak 12:30etan. Ordutegi horiek bateragarriak dira el Pobaleko burdinolako bisitekin.

Bisiten prezioa 3 eurokoa da. 10 lagun baino gehiagoko taldeentzat, 25 urtetik beherakoentzat, jubilatu, langabe zein ezgaituentzat 2 euro izando dira, eta 12 urtetik beherako umeak dohainik sartuko dira. Gaztelua eta burdinola ikusteko sarrera konbinatua hartu nahi duenak, 1 euro gehiago ordaindu beharko du.

Ikustaldiak egin nahi duenak 629 27 15 16 telefonoan erreserbatu beharko du.