Petronorrek jakinerazi nahi du, datorren igandean, CG1 Kogenerazio unitatea gelditzeari ekingo zaiola mantenu lanak egin ahal izateko. Honen iraupena 24 ordukoa izango dela estimu da.
Geldialdiak irauten duen artean ez da uste ezelango operazio-eragozpenik gertatuko denik.
Eragozpenak saihestu ahal izateko, aurrez erabakitako arauak betetzeaz gainera, zaratarik gehien eragin dezakeen fasea egunez egingo da eta etenik gabe kontrolatuko dira isuriak eta atmosferara kanporatu daitezkeenak murriztuko.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.