Milaka pertsona Donibaneko zelaietara gerturatu ziren, atzo, Muskizko XXX. Nezakaritza Azokaz disfrutatzeko. 132 ekoizle parte hartu zuten; erdia Meatzaldekoak eta 30 inguru muskiztarrak.
120 stand inguru, iaz baino 20 gehiago, Donibane Plazatik banatu ziren Euskadiko baserrien produkturik onenak erakusteko: gazta, eztia, fruituak, barazkiak, ogia, pastelak, txarkuteria, etab. Artisautzak, zuhaitzak, loreak, eta behi, ardi zein zaldi erakustaldiak ere ez ziren falta izan.
Azokara hurbildu zirenek zaldi-txapelketaz zein hezte erakustaldiaz gozatu zuten, baita Gatikako Etxebarria familiari Bizkaiko Txakolinaren Urrezko Dominaren emanaldia ikusi ere.
Argazkiak, hemen.