Muskizko udalak Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren (EIOZ) bilketan uste baino diru gehiago bildu du, hasiera batean aurrekontuetan ipinitakoa baino 160.000 euro gehiago hain zuzen ere. Lortutako 760.000 €-etaz 550.000€ Petronorrek ordaindu ditu.
Borja Liaño Muskizko alkatearen esanetan “udalak 2012 urtean 600.000€ bilduko zirela estimatu zuen, beraz uste baino %30 gehiago eskuratu da”. Udaleko diru-kutxen balantze positiboa, 760.000 euroko diru-sarrerekin, Petronorren izandako obrengatik Findegiak ordaindutakoan, 550.000 euro, dauka oinarria.