Petronorrek jakinerazi nahi du, unean uneko zenbait jarduera dela-eta, Turbo Expander unitatea geratzeari zein ondoko abian jartzeari ekingo zaiola.
Geratze- zein abian jartze-lanek dirauten artean daitekeena da tarteka-marteka gardentasunik eza gehitzea eta zarata-maila areagotzea, instalaziotan zein inguruan batere eraginik izango ez duten arren.
Eragozpenak saihestu ahal izateko, aurrez erabakitako arauak betetzeaz gainera, zaratarik gehien eragin dezakeen fasea egunez egin ohi da, soinua baretzeko isilgailuak erabili eta atmosferara doazen isuriak murriztu.
Honen guztiaren berri eman zaie aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkaritzari, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako Udalei, SOS DEIAKi eta Ertzaintzari.