Izan ala ez izan. Ez dirudi fintzaileek euren burua zalantzan jartzeko arrisku handirik dutenik. “Fintzaileak gara” da atzo, bertatik bertara zein bideokonferentziaz, Findegi Biltzarraren baitan elkartu ziren Repsol Taldeko 1.300 lagunen aldarri harroa.
“Fintzaileok zer nolakoak ote garen aipatzerakoan, petrolio-sektoreko gainerako lankideek gugan ikusten omen dituzten dohaiak honako hauek dira: seriotasuna, profesionaltasuna, zorroztasuna, adorea, kemena… balore guztiz onuragarriak segurutik baina, gero eta gehiago, beste honako hauek ere behar izango dituztenak, alegia; berrikuntza, eraginkortasuna, bizkortasuna, bikaintasuna, bezeroarenganako begirunea eta inguruarekiko konpromisoa”. Josu Jon Imazen hitzak dira, Industria Arloaren zein Energia Berrien zuzendari nagusia den aldetik, eta esan zituen Findegi Biltzarrean, non Repsolen Campuseko arduradunez gainera, Madrilen, Petronor, A Coruña, Cartagena, Puertollano eta Tarragonako findegietako hainbat langilek parte hartu zuten satelitez.
Segurtasuna, enegia eraginkortasuna, C02 isurien murrizketa, lehen gaien dibertsifikazioa, ezagutzaren kudeaketa (pertsonak nahiz antolakuntza) eta ondoko garapena izan ziren, besteak beste, aztertu, hausnartu eta eztabaidatu ziren lan-arlorik nagusienak.
Informazio gehiago eta argazkiak, hemen.