Cesar Gallo, Repsol Fundazioaren presidenteordea, Victor Perez de Gezuraga, Petronorren zuzendari nagusia, eta Borja Liaño, Muskizko alkatea, bertan zirela, Petronor Findegian eman da gaur 2012-2013 ikasturteari dagozkion Petronor-Repsol Fundazioaren Lanbide Heziketa beken lehen ordainketa (500 euro). Jon Cuesta, Abantoren Enplegu zinegotzia, eta Eugenio Barquin, Zierbenako alkateordea, ere emanaldian izan dira.
Repsol Fundazioak eta Petronorrek elkarrekin sortutako beka programa honen helburua Abanto-Zierbenako, Muskizeko eta Zierbenako gazteen artean Lanbide Heziketa sustatzea da. Bostgarren edizio honetan, 50 gaztek lortu dituzte, 20 Abanto-Zierbenakoak, 29 Muskizekoak eta Zierbenako batek. Guztiak Petronorrek eskatzen dituen Lanbide Heziketako espezialitateetan matrikulatutakoak.
2012-2013 ikasturterako emango diren beken zenbatekoa 800€-koa da Erdi Mailako Heziketa Zikloentzako (EMHZ) eta 1.000 €-koa Goi Mailakoentzako (GMHZ). 43 beka eman dira GMHZ-ko ikasleentzako eta 7 EMHZ-koentzako .
Ziklo horietako bakoitzeko ikasle onenek aparteko ordainsari bat jasoko dute, egindako esfortzuarengatik, 1.000 € eta 800 €-koak, hurrenez hurren.
Guztira 52.600 euroko inbertsioa izango du.
Deialdi honetan emakume gutxik hartu du parte, 2 ikaslek, hain zuzen ere –iaz bezala– eta ezintasunen bat duten ikasleak ere sartu dira.
Gazte gehienak 18 eta 22 urte bitartean daude, baina 35 urtera arteko “gazteak” ere sartu dira.
Muskizen, 2012ko abenduaren 3an.