Petronorren Kalitate eta Ingurumen Saileko teknikoek Plentziako Itsas Estazioko (PIE) instalazioak bisitatu dituzte.
Petronorren ordezkariek UPV/EHU-ren ikerketa eta irakaskuntzarako zentro honen instalazioak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten; bertan itsas ingurumenaren osasuna eta bere eragina giza osasunean aztertzen da. Bisita amaitzean, Findegiko teknikoak UPV/EHU-ren Landare Biologia, Ekologia, Zoologia zein Biologia Zelularreko Sailen ikertzaileekin bildu ziren, urtero, 1998tik geroztik, Luzero Puntan Petronorren isurien ingurunearen egoera ekologikoaren Azterlana egiten dutelako, eta 2012ko Kanpainaren emaitzak aztertzeko.
Datorren urtetik aurrera, aipatutako ikerlanaren barruan, besteak beste, aurkitzen den, ingurumenaren toxikologia analisiak PIE-n egingo dira.