Pobe

Pobeñak San Nikolas Barikoaren elizaren erretaula zaharberritu berriak zein elizpea inauguratu zituen atzo Mario Izeta Bilboko apezpikuak emandako mezaz. Victor Perez de Gezuraga, Petronorren zuzendari nagusia, eta Borja Liaño, Muskizko Alkatea, bertan izan ziren.

Pertsona askok San Nikolas Barikoaren elizan bildu ziren atzo berritutako errretaulen zein elizpearen inaugurazio ekitaldian izateko. Mario Izeta Bilboko apezpikuak meza eman zuen eta eskerrak eman nahi izan zizkien “erretaulen zaharberritzean parte hartu duten guztiei, erakunde zein parttikularrei”. Repsol Fundazioak, Petronorren proposamenez, proiektu honetan parte hartu dutenetako bat izan da,  19500 euro emanez.

XVIII. mendeko egitura arkitektoniko hauen zaharberritze lanen kostua 57677 eurokoa izan da. Repsol Fundazioak emandako 19.500 euroak herritarrak bildutakoari, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Apezpikutzak zein Muskizko Udalak dohaintzan emandakoari gehitu zaio, aurrekontua betez. Orain erretaula polikromatuek, berriz ere, urre kolorea, jazpestatu urdin, berde eta gorrixken gainean erakusten dute.

Petronorren partetik Jose Luis Arredondo eta Gualber Atxurra pobeñatarrak izan ziren. Gontzal Riancho eta Rufino Manterola, Muskizko zinegotziak, ere ez ziren falta izan, ezta Fernando Marcos, herriko apaiza.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.