Ehunaka korrikalari Muskizen bildu ziren atzo herriko Eskolen Arteko Krossaren XXXII. edizioan eta Bizkaiko Beteranoen Txapelketan parte hartzeko.
Eguraldia bat ez zetorren arren, ume askok parte hartu zuten eskolen arteko krossan pre-benjamin, benjamin, hasiberri eta haur-kadete kategorietan. Ondoren beteranoen txanda heldu zen: gizonek 5.500 metroko ibilbidea egin zuten eta neskek 3.300 metrokoa.
Maitane Gallarreta, Txus Romon eta Ana Olano Muskizko Udalaren zinegotziak beteranoei sariak emateaz arduratu ziren. Nesken kategorian Maria Cristina Petite izan zen garaile, Mari Carmen Gartzia bigarren eta Loli Benitez hirugarren. Mutilen kasuan Igor Garciak irabazi zuen, Felipe Franco bigarrena izan zen eta Alfonso Alvarez de Eulate hirugarrena.
Frogen antolatzaileak, Petronorren laguntza daukan, U.D. Muñatones Atletismo Kluba eta Bizkaiko Atletismo Federazioa sari gehiago banatu zituzten: adin maila bakoitzeko lehen korrikalariari domina eman zioten, baita gizonezkoen zein emakumezkoen lehenengo hiru taldeei trofeoa. Muskizko U.D. Muñatonesek bigarren saria eskuratu zuen gizonezkoen kategorian eta Gallartako C.A. Sendoak hirugarrena.
Argazkiak, hemen.