Gutunen bidez, Muskizko Udalak Petronorrek, azkeneko egunetan, herriko zerbitzuak hobetzeko asmoz  aurrera eramandako jarduerak eskertu ditu.

Alde batetik, urtarrilaren 15ean, uholdeak egoteko arriskuaren aurrean Petronorren suhiltzaile taldeak udaletxeko langileei , Larrialdietarako Plan Berezia zela eta, eskainitako laguntzagatik. Eta bestetik, Kotorrio ibaia zeharkatzen duen zubia konpontzeagatik.

Petronorrek , bere aukeren barruan, Muskizko udal zerbitzuak hobetzen laguntzen jarraitzeko bokazio eta borondatea dauka.