Ottoman Tenacity itsasontzia Singapurrera heldu da, lehenengo aldiz, Petronorren ekoiztutako Fuel-Olioarekin.
Ottoman Tenacity-k 224.776 tona Fuel-Olio kargatu zituen gure terminaletik, Bilboko Superportutik, eta Suezeko kanaletik Singapurrera abiatu zen. Itsasontziak Hego-Ekialdeko Asiako uhartean deskargatu du eta Athletic zein Petronor ez dira bertan falta izan: gure lankidea, Jaime Traspaderne, gorri-zuriz jantzi baita.
Fuel-Olio hau merkatal edo bidaiarien itsasontzi handiei (BUNKER Fuel-Olioa) saltzen zaie. Broadway izeneko bigarren ontzi batek, Petronorren ekoiztutako, 144.000 tona Fuel-Olio kargatu ditu, helbide berberarekin, Singapur.