Javier Inclan de la Cuesta Repsol Fundazioaren Gizarte eta Erakunde Sailaren zuzendariak, Juan Zapater Lopez Bilbao Arte Fundazioaren zuzendariak eta Iñaki Lopez de Aguileta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren zuzendariak “Energía Social” argazki-erakusketa aurkeztu dute, gaur goizean.
Erakusketak zortzi argazkilari garaikidek ateratako irudiak biltzen ditu; Repsol Fundazioak gizarte zein kultura ekintzak garatzen dituen herrialdeetako (Portugal, Espainia, Mexiko, Peru, Brasil, Bolivia, Venezuela eta Ekuador) hainbat alor islatzen dituzten argazkiak.
Javier Inclan de la Cuestak proiektua duela 4 urte sortu zela azaldu du “gizarteari, ezohiko modu batean, Repsol Fundazioaren Gizarte Sailak egiten dituen eginkizunak erakusteko asmoz”. Iñaki Lopez de Aguiletak bere aldetik erakusketak duen “arte zein gizarte eduki handia” goraipatu du.
Argazki hauek Bilbao Arte Fundazioaren erakusketa gelan ikusi daitezke. “Energia Social-ek artista eta gizartearen arteko elkarreragina eskatzen du, gai nagusia umearen begirada eta paisaia izanik, hau da, etorkizuna eta natura” azpimarratu du Juan Zapater Lopezek.
Argazkiak, hemen.