Petronorrek, urtero bezala, Meatzari Aretoaren antzerki-aldia babestuko du

Meatzari Aretoaren “Antzerti MartxoakMuskizera ekarriko ditu izen handiko hiru konpainia: Yllana madrildarra, Tanttaka euskalduna eta Azar Teatro valladolidtarra. Muskizko Udalarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, Petronorrek antzerki-aldi honen babesean parte hartu du.

El Juicio de Dayton, A medianoche eta ¡Muu! antzezlanak Meatzari Aretoan ikusi ahal izango dira martxoko asteburuetan. Sarrerak 15 eta 18 euro bitartean kostatuko dira, saio bakoitzeko,  baina, aurreko edizioetan bezala, nahi dutenek hiru saioetarako abonamendua atera dezakete 38 eurogatik. Abonamendua erosten dutenek, 2013. urtean zehar, kultur zentroko zinema emanaldietara joateko bi gonbidapen ere jasoko dituzte.

Sarrerak Meatzari Aretoko leihatilan, www.bbk.es webgunean edo BBK kutxazain automatikoetan eskuratu daitezke. Hala ere, abonamenduak antzokiko leihatilan bakarrik lortu ahal izango dira.