Somorrostro Irakas-guneak eta Bizkaiko Odol-emaileen Elkarteak odol-ematea bultzatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute.
Erakunde bien artean, 15 urtetan zehar, izandako lankidetzari esker odol-ematea sustatu egin da irakas-guneko ikasleen artean, Somorrostro, emateari dagokionez, Bizkaia osoko erreferente onenetakoa bihurtuz. Esate baterako, joan den urtarrilaren 15ean, urtean egiten diren hiru txanden artean bigarrenean, ehun odol-ateratze inguru gauzatu ziren, hamabost urtetan izan den kopururik handiena.
Juan Manuel Seco, irakas-guneko zuzendariaren eta, Alvaro Larrea, Bizkaiko Odol-emaileen Elkartearen presidentearen artean sinatutako hitzarmenak Somorrostro Irakas-gunea “egoera larrietan odol-emateetarako leku estrategiko” bezala izendatutako Bizkaiko lehen erakundetzat egiaztatzen du.