Koke Planta edo FMU (Fuel-olioa Murrizteko Unitatea) proiektua Euskadin inoiz izandako inbertsiorik handiena da, 850 milioi euroko inbertsioz.
Fuel-olioa Murrizteko Unitatea (FMU), laster inauguratuko dena, Petronorri, gero eta eskaera gutxiagoa duen, fuel-olioaren ekoizpena laurden bat baino gutxiagora murriztea ahalbidetzen dio eta propanoaren, butanoaren, gasolinaren eta gasolioaren ekoizpena handitzen lagundu.
Modernizatzeko joera beti izan da Petronorren eta instalazioak garai berrietara egokitu egin dira, baita merkatuaren korrontera. Horren froga azkeneko bost urtetan egindako inbertsioak dira; haien artean FMU proiektua (Koke Planta eta kogenerazio unitate berria) nabarmentzen da, 850 milioi euroko inbertsioa izan baitu.
Koke Plantaren eraikuntzan 8 milioi lanordu sartu ziren eta horrek hilean, bataz besteko, 1.500 langileren lana suposatzen du. Gainera, proiektu honi esker zuzeneko 100 lanpostu inguru eta 240 finko zein zeharkako sortu dira.
Proiektuak Inbertsioen Europako Bankuaren zein Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren finantzazioaren laguntza izan du, Berrindustrializazio programaren barruan.