Martxoaren 18tik 21era bitartean izandako Segurtasunaren, Ingurumenaren eta Kalitatearen Kudeaketa Sistemen kontu-ikuskapen programa kalifikazio onekin itxi egin da. Horrez gainera, hiru urtez, Ingurumen Kudeaketa Sistemaren ziurtagiria mantentzea zein berritzea proposatu da.
Azken bileran Petronorren taldea parte hartu du Victor Perez de Gezuraga zuzendari nagusia buru. Lloyds Register Quality Assurance (LRQA)-ren kontu-ikuskariek emaitza zein ondorioak aurkeztu zituzten, baita Sistemen puntu garrantzitsuenak, elkarrizketa zein instalazioetara egindako bisitetan aurkitutako hobekuntza aukerak. Gainera, desbideratzerik ez zituztela topatu argitu zuten.
Kontu-ikuskapena izandako 4 egunetan ondo ikusi da zuzendaritzaren konpromiso zein buruzagitza, baita Findegiko Uren Araztegi Plantan (DAR) egindako hobekuntzek suposatu duten inbertsio esfortzua eta Petronorren akziodunek, krisi ekonomiko sakonaren garai zail hauetan, erakutsitako babes zein konfiantza.
Informazio gehiago hemen.