Petronorrek ADIMAC Gaitasun Handiko Adin-txikikoen Garapen Osorako Elkarteari, urtero legez, dirulaguntza eman dio.
Duela zenbait urte ADIMAC-ek Muskizko ume talde batekin esperientzia aitzindaria hasi zuen eta Petronorrek lagundu egin zuen. Hortik aurrera, ekimena Bizkaiko beste hainbat udalerrietara zabaldu zen arrakasta handiz.
Petronorrek, harrezkero, ADIMAC laguntzen jarraitzen du. Elisa Alvarez elkartearen presidenteak dirulaguntza jaso du Jose Maria Montserrat Findegiaren Ingeniaritza eta Mantenu-zerbitzuetako zuzendariaren eskuetatik.