Petronorrek Euskadiko Industria inbertsiorik handiena inauguratu du

Orain arte Euskadin egin den apustu industrial handienetakoa dena eta etorkizunean ere enpresaren jarraipena bermatuko duen Fuel-olioaren Murrizketa Unitatea (FMU) inauguratuko du gaur Petronorrek. 1.006 milioi euroko inbertsioa izan du unitate hau abian jartzeak.

FMU   abian   jartzeak   fuel-olioaren   produkzioa   erabat   murriztu   eta   gizarteak eskatzen   dituen   beste   erregai   batzuena   gehitzea   ahalbideratzen   du.   Hortaz, merkatuan saltzen ez den fuel-olioaren egungo produkzioa (finduaren prozesu osoaren %25a) propano, butano, gasolina edo gasolio gehiago sortzeko erabiliko da. Petrolioaren kokea izeneko azken produktu hau (ez da nahasi behar ikatzarekin, ez eta ikatzetik datorren koke siderurgikoarekin), zementutegietan erabiliko da erregai gisa. Praktikan fuel-olioa balioztatu –gero eta erabilera murriztapen gehiago daukalarik, batez ere, europar erregaien ingurumen zehaztapen berriak direla eta- eta hondakinak %80an murrizten dira, berau delarik ingurumen neurri handia.

Kogenerazio instalazioa

Instalazio aipagarria da FMUaren proiektu orokorraren barneko eraginkortasun maila handiko energia kogenerazio unitatea. 58 milioi euroko inbertsioa duen instalazio honek CO2 izurpenak murriztu eta Kiotoko protokoloa betetzen lagunduko dio Euskal Erkidego Autonomoari.

Kogenerazio unitate honi esker Petronorrek orduko 100 megawatiora gehitu ahalko du elektrizitate produkzioa, hau da, Euskal Herriko produkzio elektrikoaren %3,9a eta Garoñako zentral nuklearrak sortzen zuen %25aren parekoa.

Kogenerazio unitate hau abian jarriz, Petronorrek berak behar duen elektrizitatea ekoitzi ahalko du. Izan ere, barneko eskabidea produkzioaren %70 ingurukoa da, ondorioz, Petronorrek bere produkzio elektrikoaren %30a sartzen du sarean, urtean 6 milioi euroko diru-sarrerak izatea ahalbideratzen diolarik.

Ingurumen neurriak

FMU proiektuaren eraikuntzarekin batera, Petronor gasolio-findegia ingurumen hobekuntzarako zenbait programatan dago murgildurik, 156 milioi euroko inbertsioarekin, eta guztien artean bi direlarik aipagarrienak.

FMUak milioi eta erdi tonatik gora fuel-olio merkatutik ateratzea ahalbideratuko du eta ondorioz, urteko 160.000 tonatan SO2 izurpenak murriztea ekarriko du kontsumo guneetan. Guzti honek barne izurpen mailetako murrizketan eragingo du, azken hogei urteotan Bilbo Handia eskualdean eta Ezker Ibarrean gertatzen ari den bezala.

Bestalde, Petronor urtean 99.000 tona erregai aurreztu eta urtean CO2 442.000 tona murrizteko plana garatzen ari da. Murrizketa hau, Bizkaia osoko %46ko azaleraren edota landaretzaren 125.000 hektarearekin lortukoaren parekoa litzateke.
 
Horrez gain, proiektuak Findegiaren Ur-Araztegi planta bat (DAR) biltzen du ere. Azken bost urteotan 25 milioi euroko inbertsioarekin, Euskadiko ur industrialen tratamendurako plantarik handiena izango da.

Planta honen zeregina bai berriro erabiltzeko edota itsasora isurtzeko ere, ahalik eta kalitatezko baldintza onenetako ura araztea da. Petronor bereziki dago harro instalazio honekin, berau baita Estatu osoan isurtzeko uraren kalitate mailarik murriztaile eta zorrotzenak betetzeko erronkari aurre egingo diona.

Petronorri buruzkoak

Petronor, 11.000.000 t/urtean ekoizteko ahalmenarekin, Espainiako petrolio-findegirik handiena da, eta bere produkzioaren heren bat esportatzen du. Zuzeneko 928 langile eta zeharkako beste 6.200 laguni ematen die lana. Petronorrek sortzen duen trafiko emaria Bilboko Portuan dagoenaren %40koa da. Azken bost urteotan 1.006 milioi euroko inbertsioak izan ditu.

Dosierra, hemen.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.