Bilbao Metropoli 30 elkartearen ordezkariak haien Zuzendaritza Batzordearen bilera izan dute Petronorren. Ondoren Findegiko instalazioak bisitatu dituzte.
Bilbo Metropolitarraren sustapenerako zein ikerkuntzarako elkarte honen Zuzendaritza Batzordeak Petronorren bildu da. Bilera amaitu ostean Victor Perez de Gezuraga Findegiaren zuzendari nagusia eta Fran Fernandez zuzendariorde teknikoa haiekin izan dira eta Petronorrek, 1968an sortu zenetik, jarraitutako ibilbidearen, inguruarekiko harremanaren eta aurrerapen teknologikoko proiektu zein inbertsioen berri eman diete. Gainera, gaur egungo arazoei buruz hitz egin eta eztabaidatu ahal izan dute.
Ondoren, Bilbao Metropoli 30-en Zuzendaritza Batzordeak ekoizpen instalazioak bisitatzeko aukera izan du, bereziki Fuel-olioa Murrizteko Unitatea.