“Geure ekonomia berrindustrializatzeko nahia izan behar dugu lehenago eta ondoren geure politikak moldatu eta egokitu behar dira” esan du Josu Jon Imaz Petronorren presidenteak CEBEK-ek, bere Batzar Nagusia dela eta, Euskadiko berrindustrializazioa eztabaidatzeko, Euskalduna Jauregian, antolatu duen enpresa-topaketan.
¿Euskadi berrindustrializatzea posiblea da? ¿Nola egin dezakegu? Zentzu honetan Josu Jon Imazek hurrengoa azaldu du “susperraldirako bidea oso luzea izango da baina esportazioak eta lehiakortasunaren aldeko apustua oinarrizkoak izango dira bide honetan. Gure inguruan baldintzak sortu behar ditugu enpresariek inbertitzeko motibazioa eduki dezaten”. Juan Jose Toribio IESE Nazioarteko Fundazioaren presidenteak bertan izan da hizlari eta “Euskadi erakargarria” izan behar dela gaineratu du, enpresek hemen inbertitu dezaten, “baina horretarako enpresa-politika ezarri behar da”.
Iñaki Garcinuño Bizkaiko Enpresarien Konfederazioaren presidente berriak aurkezlea izan da topaketan eta Mari Carmen Gallastegui UPV/EHU-ren Analisi Ekonomikoen Oinarrietan katedradunak moderatzailea.