Petronorrek eta Repsol Fundazioak energiaren ezagutzarako eta bere erabilera eraginkorraren zein arduratsuaren jakintzarako tailer didaktikoak antolatuko dituzte, Somorrostro Irakas-gunean. Tailerrak maiatzaren 6tik 10era izango dira eta 400 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute: Muskizko Somorrostro Irakas-gunearen DBH-ko ikasleak zein San Juan Bautista Ikastetxearen lehen hezkuntzakoak.
Cesar Gallo Repsol Fundazioaren zuzendariorde exekutiboak, Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak, Borja Liaño Muskizko alkateak eta Juanma Seco Somorrostro Irakas-gunearen zuzendariak aurkeztu dute gaur ikasleak zientziaren, berrikuntzen zein teknologiaren mundura hurbiltzea helburu duen ekimen hau. Jolas zein partaidetza tailerrak izango dira eta aurreztearen garrantziaz zein eraginkortasun energetikoaz ere mintzatuko zaie.
Cesar Gallok ikasleak energiarekin zein zientziarekin erlazionatutako gaiak “etorkizuna garatzeko aukera” bezala ikustera gonbidatu ditu, eta Victor Perez de Gezuragak energia baliabide eskasa denez gero baloratu behar dugula gogoratu du: “honen berri ematea oso garrantzitsua da, batez ere gazteriari”. Juanma Secok bere aldetik irakaskuntzan eraginkortasun energetikoarekin eta iraunkortasunarekin erlazionatutako baloreak barneratu behar direla azpimarratu du. Ildo beretik, Borja Liaño, hasiera batean Somorrostro eta San Juan zentroetan antolatuko diren, “tailer hauek Muskizko gainerako ikastetxeetan jarraipena” izango dutelakoan dago.
Energiarekin! tailerrean ikasleei erakutsiko zaie gure bizitzan energiak dituen aldeak. Proposatzen diren honako ekintza hauek, modu erraz zein praktikoan, ikasleei gure eguneroko bizitzan energiak duen presentzia, erabilera eraginkor zein arduratsua, ingurumenaren babesa, “energía berriztagarrien” kontzeptua, energiaren ekoizpena, mundu mailako ekarpena iraunkortasunari, eta abar, irakastean oinarritzen dira.
Argazkiak, hemen.
Prentsa Oharra, hemen.
Bideoa, hemen.
Tele 7-ren bideoa, hemen.