Repsol Fundazioak dirulaguntza eskaini dio, Bilbo Zaharreko, Bakuva elkarteari, Ekintza Solidario Ekimenaren barruan.
Ekintza Solidario proiektua Repsolen akziodunek aurkeztutako proposamenetan oinarritutako ekimena da. Proposamen hauek kolektibo ahulen bizitza-kalitatearen hobekuntza bultzatu behar dute, gizarte integrazioa sustatu edo kolektibo espezifikoen beharrez arduratu.
Bakuva, 2007.ko otsailean sortutako, irabazi asmorik gabeko elkartea da eta Bilbo Zaharra auzoko umeen gizarte integrazioaz arduratzen da. Beraien helburu nagusia eskola izateko adina duten adingabeen integrazio prozesua eta bizikidetasun kultura zein gizartean bere garapenaz arduratzea da, kirol, jolas eta ekintza akademikoen bidez.
Repsol Fundazioaren laguntza Bakuvaren 8 saskibaloi taldeen kirol ekintzen finantzaketarako erabiliko da. Juan Luis Martinez Ordorika, Bakuvaren akzioduna, Repsol Fundazioaren dirulaguntza esker onez hartu du, “gazte hauen integrazioa aurrera eramatea” ahalbidetuko duelako.
Bideoa, hemen.