“Ingurumen, ekonomia zein gizarte alderdiak oso barneraturik daude Petronorren konpromiso eta printzipioetan” adierazi du Fran Fernandez Petronorren zuzendariordeak, Muskiz FP Uda Ikastaroen barruan, Muskizen, izandako adituen jardunaldian.
Fran Fernandezek bere hitzaldiari hasiera eman dio energiaren munduaren egoera orokorrari buruz, Petrolioaren egoerari buruz bereziki, hitz egiten, esanez “2030 urtean Estatu Batuek petrolio gordina esportatuko dute, ez ohikoak diren hidrokarburoen ustiapenari esker. AEB-ko fintze industria europarra baino lehiakorragoa da momentu hauetan”. Zentzu honetan “gure eredua iraunkor izatearen” beharra azpimarratu du, “berotegi efektuko gasen isuriak kontrolatu behar dira. Energia oso lehiakorra izan behar da eta guk eraginkorragoak. Petronorrek garapen iraunkorraren aldeko apustua egiten du eta gizartearekin konprometiturik dago”.
Petronorrek iraunkortasunaren alde egiten duen apustuan Fran Fernandezek hurrengo esan du: “enpresa hau ingurumen kontuetan oso arauturik dago, segurua da, ingurumena errespetatzen du eta inguruarekin konprometiturik dago, baina honetan lanean jarraitzen dugu”. Horregatik Muskizko findegia, etengabe, proiektuak garatzen dabil usainak eta zaratak ekiditeko, uren kontsumoa gutxitzeko, hondakinak zein ingurumen eraginak murrizteko, eraginkortasuna hobetzeko eta atmosferara doazen isuriak txikiagotzeko. Testuinguru honetan Petronorrek, Repsol Petrolioaren Negozio Sailarekin batera , “2016rako CO2 isuriak %15ean murriztea erabaki du” esan du Fernandezek. Osagarri moduan, FMU proiektuarekin eraikitako, Kogenerazio Plantari esker Petronorrek 232.500 t Co2 gutxiago isuriko ditu urtero.
Amaitzeko baieztatu du Petronorrek “kudeaketa sistema zein tresna berritzaileak” dituela, “garapen iraunkorraren kudeaketan laguntzen diotenak”.
Fran Fernandezen hitzaldia, hemen.
Bere hitzaldiaren Power Pointa, hemen.