Pozalaguako Leizea, Repsol Gidaren “2013ko Txokorik onena” izateko hautagai

Victor Perez de Gezuraga  Petronorren zuzendari nagusia, Koldo Santiago Enkarturren gerentea eta Raul Palacio Portillo Karrantzaren alkatea, gaur goizean, Pozalaguako Leizea aurkeztu dute Repsol Gidaren “2013ko Txokorik Onena” txapelketan Euskadiko ordezkari moduan.

Victor Perez de Gezuragak “Karrantzako leku honek Euskadi ordezkatzeko merezimenduz aukeratua” izan dela azaldu du  “munduan bakarra den fenomenoa daukalako. Estalaktita bitxiez beterik dago, konbentzionalekin konparatuz, zuhaitzen adarrak bezala hasi egiten direnak”. Koldo Santiago bere aldetik, Petronorri “gure eskualdeari eskaintzen dion laguntza” eskertzeaz gainera, pozik aurkeztu da Pozalaguako Leizea Repsol Gidaren txapelketan dagoelako “bere zabalkunderako ona baita eta Enkarterriak munduan kokatzen dituelako”. Raul Palaciok konfiantza zein botoengatik eskerrak ere eman ditu “2.800 biztanledun, Karrantza moduko herrietarako mota honetako ekimenak oso garrantzitsuak direlako, ezezagunak gara, eta  herrian turismoa pizteko bidea da, are gehiago krisialdi garai hauetan”.

Orain, erabiltzaileek, haien botoekin, irabazlea aukeratuko dute eta, kasu honetan, Pozalaguako Leizea bozkatu, ondorengo fasera pasatu dadin eta Repsol Gidaren “2013ko Txokorik Onena” bilakatu dadin.

Ematen den boto bakoitzagatik zozkatuko diren 100€-ko 75 erregai txarteletako bat lortzeko aukera egongo da. Gainera, 17 txokoetako bat bisitatzen duten lehenek, eta Repsol Gida batekin batera bertan argazkia atera eta bidaltzen duten guztiek, 100€-ko erregai txartela jasoko dute.

Pozalaguako Leizea bozkatu, hemen.

Prentsa Oharra, hemen.

Argazkiak, hemen.

Aurkezpenaren bideoa, hemen.

Pozalaguako Leizeari buruzko bideoa, hemen.

 

Erlazionatutako albisteak:

-Deia:http://www.deia.com/2013/06/25/bizkaia/la-cueva-de-pozalagua-candidata-a-el-mejor-rincon-2013-de-la-guia-repsol-

-El Correo:http://www.elcorreo.com/alava/v/20130626/vizcaya/pozalagua-aspira-fama-20130626.html

– El Mundo:http://www.elmundo.es/elmundo/2013/06/25/paisvasco/1372175233.html