Repsol Fundazioak, RACC-ek eta Dornak modu egokian gidatzeko gomendio gida aurkeztu dute, motor istripuak saihesteko.
“Irabazteko 10 aholku. Gidatze arduratsua motorrean” dekalogoa ikerketa eta irizpide tekniko zein soziologikoetan oinarriturik dago. Gida motorrarekin erlazionatutako mugikortasun gaiei konponbidea bilatzen saiatzen da.
Dekalogo honen helburu nagusia erantzukizun filosofia sustatzea da, baita erabiltzaile guztien artean, ohikoen zein berrien artean, motorra gidatzean kultura aldaketa bultzatzea.
Javier Inclan Repsol Fundazioaren Gizarte eta Erakunde zuzendariak, Miquel Nadal RACC Fundazioaren managerrak eta Pau Serracanta Dornaren Merkataritza-Sailaren zuzendari nagusiak, Bartzelonako Repsol, Campsa eta Petrocat hornitegietan eskuratu daitekeen, gida aurkezteaz arduratu dira.