Jose Maria Bergaretxe, Jesus Alberdi, Iñaki Altuna eta Victor Perez de Gezuraga Deusto Business Alumniren, Alumni ESTE-ren, DBS Executiveren eta Alumni INSIDE-ren presidenteek, besteak beste, Deusto Business Alumni aurkeztu zuten atzo, Deustoko Unibertsitateko areto nagusian.
Hasieratik 7.000 bazkide inguru dituen, elkarte berriak hazteko eta Esade, Icade zein Loyola bezalako Unibertsitate eta Negozio Eskolekin elkartasuna bilatzeko helburuz sortu da.
Ekitaldia presidente aldaketaren testigu izan zen. Orain arte Jose Maria Bergaretxek zuen kargua, Alumni La Comercialeko, Agustin Garmendiaren eskuetara pasatuko da. Garmendia, bere lehen hitzaldian, enpleguari lehentasuna ematearen alde aurkeztu zen, lan mundura sartzen ari diren promozio berrietan ardura jarriz.