Enkarterrietako Museoak “Enkarterri, ehun urte Athleticekin” erakusketa aurkeztu zuen atzo, San Mames futbol-zelaiaren omenez, bere mendeurrenaren eta desagerpenaren urtean.
Bilboko klubaren laguntza duen, erakusketak Athleticek Enkarterriekin, jatorritik, izan duen harremanaren begirada aurkezten du. Erakustaldia argazkiak, zelaiaren maketak, kopak zein ikus-entzunezko materiala dauka eta azaroaren 30erarte zabalik egongo da.
Aurkezpenean Athleticen jokalari ohiak izan ziren: Dani, Urtubi, Corino, Marro eta Eba Ferreira. Mane entrenatzaile gorri-zuri ohia ere bertaratu zen, Yolanda Lazaro eta Angel Gorostidi klubaren zuzendaritza batzordeko kideak bezala.
Argazkiak, hemen.