Petronor hornitegiek, Repsol eta Campsa bezala, haien erregaien prezioa murriztuko dute ostiraletan, bere bezeroen mugikortasunaren mesedetan.
Neurria uztaileko zein abuztuko ostiral guztietan zehar ezarriko da, errepidetik kotxe partikularren joan-etorri kopurua handiagoa baita bi hilabete hauetan. Repsol Taldearen ekimena konpainiak astelehenetan erregaien prezioa murrizteko duen estrategia komertzialera gehitzen zaio, egun horretan garraioaren profesional gehienek gordailua betetzen baitute.
Murrizketa Petronor, Repsol edo Campsaren hornitegi sareen bezeroek disfrutatzen dituzten eskaintza zein beherapenei gehitzen zaio.