Petronorrek, urtero legez, Bizkaiko Itzulia lagunduko du. Txirrindularitza lasterketa uztailaren 4tik 7ra garatuko da, eta bere lehen etapa Balmasedatik Abanto-Zierbenara izango da; Zallatik, Sopuertatik, Muskizetik, Zierbenatik eta Sanfuentesetik pasatu ondoren Gallartan amaituz.
Bizkaiko Itzuliaren XIX. Edizioa Enkarterriko herrietatik zehar izango da baina aurten, berritasun moduan, 2 etapa Durangaldera eramango dira, irteera zein helmuga Zaldibar edo Elorrio bezalako herrietan izango direlarik.
Enrique Cantelik eta Abel Garzak Balmasedako Txirrindulari Elkartearen, lasterketaren antolatzailearen, kideak dirulaguntza jaso dute Begoña Romo Petronorren Kanpo Harremanetako arduradunaren eskuetatik.