Petronorrek eta Repsol Fundazioak aurkeztu dute, gaur, 2013-2014 ikasturterako Lanbide Heziketa Beken programa. Aurten ere 50 beka banatuko dira, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako LH ikasleen artean.
Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak Findegiak Lanbide Heziketari ematen dion garrantzia azpimarratu du “LH lehen mailako heziketa da eta enplegurako tresnarik onena, %60-70ak lana aurkitzen du, etorkizuneko apustua da”.
Petronorrek eta Repsol Fundazioak, 2008-2009 ikasturtetik, bost deialdi aurkeztu dituzte, 800.000 euro inguruko aurrekontuaz. Guztira 301 ikaslek jaso dute beka, horietatik 32 emakumeak izan dira. Cesar Gallo Repsol Fundazioaren lehendakariorde exekutiboak “bizi garen garai hauetan inguruko ikasleei prestakuntza jasotzeko aukera ematea, bide batez, enpresen beharrak zein eskakizunak betez” gazteentzako bermea dela azaldu du.
Beka 800 eurokoa izango da Petronorrek eskatzen dituen EMHZ-ko eta GMHZ-ko espezialitateetan matrikulatzen diren ikasleentzat. Bi ikasle onenek beste 800 euroko bonus gehigarria ere jasoko dute haien esfortzuaren sari.
Esan beharra dago, seigarren deialdi honetan, erdi mailako espezialitateak bikoizteaz gainera, beken %5a ikasle ezgaituentzako gordeko dela, aurreko urtetan bezala.
Lanbide Heziketa bekak eskatzeko epea uztailaren 30ean amaituko da. Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako ikasle interesdunek bekak lortzeko oinarrizko arauak zein harpidetza egiteko inprimakiak Petronor.info bulegoan (Zendeja kalea, 31 Muskiz) jaso ditzakete.
Prentsa Oharra, hemen.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.