Petronorrek Erregulartasunaren Maillot Berdea eman zion atzo Iban Garciari, Balmasedan hasi eta Gallartan amaitu zuen, lehen etapa honen irabazleari.
Junior mailako eta, 17-18 urte bitarteko, 28 taldeetako 160 txirrindularik kamiseta izerditu zuten 79 km-ko lehen ibilbide honetan zehar. Petronorrek, itzuliaren babeslea, Erregulartasunaren Maillot Berdea eman zion Iban Garcia lehen etapa honen irabazleari, Begoña Romo Findegiaren Kanpo Harremanetako arduradunaren eta Gualber Atxurra Erakunde Harremanetako teknikariaren bidez.
Balmasedako Txirrindulari Elkarteak antolatutako itzulia uztailaren 7an amaituko da Balmasedako San Severino Plazan.
Argazkiak, hemen.