Pobe

Pobeña 1890. urtera bueltatu zen, larubatean, bere meatzari iragana gogorarazteko. Bostgarren urtez herritarrak karakterizatu ziren XIX. mende amaierako bizitza eta mea-garraioa erakusteko.

Pobeñatarrek, larunbatean, ohiko meatzari-ustiategiko bizitza birsotu zuten. Goizeko hamarretatik, mineralez betetako idi-gurdiaren pausuak jarraituz, bisitariek harri-zulatzaileen zein meategiko nagusien lana ezagutu ahal izan zuten, baita janari-dendako, garbitegiko, eskolako, pañoleko lana eta errenterian egiten den mineralaren karga ikusi.

Bostgarren edizio honetan, Hilario Cruz historialari muskiztarrari omenaldia eskaintzeaz eta Teaje Kultur Elkarteak ikatz txondorra nola prestatzen zuen ikusteaz gainera, Miguel de la Cuadra Salcedo izan da, eta hitzaldia eskaini zuen, baita Urdaxeko Udalaren ordezkaria, senidetzearen ikur, Somorrostroko meategietatik Nafarroako herri honetako burdinoletara eramaten zen burdinaren oroigarri.

Argazkiak, hemen.