Bainutarako uraren kalitatea “bikaina” de Muskizko La Arena hondartzan. Baita Bizkaiko beste hamabost hondartzatan ere, Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak egin eta jakinerazitako azken kontrolaren arabera.
Zehatz-mehatz, uraren kalitatea “bikaina” da honako hondartza hauetan: La Arena (Muskiz), Ereaga, Gorrondatxe eta Arrigunaga (Getxo), Salvaje (Sopelana), Plentzia, Gorliz, Bakio, Aritxatxu (Bermeo), Laida eta Laga (Ibarrangelu), EA, Ogeia (Ispaster), Isuntsa (Lekeitio), Karraspio (Mendexa) eta Arrigorri (Ondarroa).
Uraren kalitatea “ontzat” jo da Laidatxu (Mundaka) eta San Antonio (Sukarrieta) hondartzetan.
Hala ere, kontuz bainatu beharra dago Getxoko Areetako hondartzetan eta hobe litzateke uretan ez sartzea Sukarrietako Toña hondartzan.